top of page

Berbalagun: Emozioak kudeatzeko tailerra (Sodupen)

  • Foto del escritor: Artzentales Kulturala
    Artzentales Kulturala
  • 15 ene 2021
  • 1 Min. de lectura

2020 pandemikoaren ostean, nola sentitzen zara? Badakizu zeintzuk diren zure pentsamenduak, beldurrak eta itxaropenak? Zeintzuk diren zure desioak?


Enkarterriko Berbalagunen hori guztiaren gainean hausnartzeko tartea eskaini nahi dizugu emozioen kudeaketan aditua den coach profesional baten eskutik, Oihana Penades, hain zuzen ere. Ordu eta erdiko tailer atsegina egingo dugu Sodupeko Kultur Etxean, urtarrilaren 21ean, ostegunean, 18:30etan.


Egoera dela-eta, ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, 671 070 044 telefonora whatsap mezu bat bidali edo enkarterri@aek.eus helbidera idatzi.

Tailerrean segurtasun-neurriak hartuko dira: derrigorrezkoa izango da musukoa erabiltzea, distantzia mantentzea eta antolatzaileen arauak betetzea.


Gurekin bat egin, eta euskaraz sentitu!



Commentaires


Izena eman gure email-zerrendan
inscribete en nuestra lista de email

Mil esker!

© 2020 Artzentalesko Udalaren aisialdi eta denbora libre zerbitzuk / Serbicios de ocio y tiempo libre del Ayuntamiento de Artzentales

bottom of page