top of page

Tribial lehiaketa - 1. galderak

  • Foto del escritor: Artzentales Kulturala
    Artzentales Kulturala
  • 12 may 2020
  • 1 Min. de lectura

Aupa, lagun!


Enkarterriri buruz, zenbat dakizu? Gure Historia, hitzak, eta ohiturak ezagun dituzu? Bada, orain gure eskualdeari buruzko ezagutza erakutsi eta sari bikainak irabazi ahalko dituzu martxan jarriko dugun Enkarterriko tribial lehiaketan.


Astean 5 galdera egingo dizkizuegu, eta zuek ostiralera arte izango duzue galdera horien erantzunak bidaltzeko. 5 galderak ondo erantzungo dituztenen artean, sari potoloak zozketatuko ditugu!!!


Hona hemen aste honetako 5 galderak:


1.- Zein da Balmasedarekin batera Enkarterriko hiribildu bakarra?

2.- Biztanleria aldetik, zein da Enkarterriko herririk handiena?

3.- Nola zuen izena “Antón el de los cantares” ezizenez ezagututako Enkarterriko idazleak?

4.- Zein da Enkarterriko mendirik altuena?

5.- Non dago aterata argazkia?


Bidali zure erantzunak whatsappen bidez telefono honetara: 671 070 044, edo e-postaz enkarterri@aek.eus helbidera.

Ondo segi! -- Roberto Blanco eta Eunate Gurrutxaga Enkarterriko Berbalagun dinamizatzaileak enkarterri@aek.eus - 671 07 00 44

Comments


Izena eman gure email-zerrendan
inscribete en nuestra lista de email

Mil esker!

© 2020 Artzentalesko Udalaren aisialdi eta denbora libre zerbitzuk / Serbicios de ocio y tiempo libre del Ayuntamiento de Artzentales

bottom of page