top of page

UDA ENKARTERRI 2020 (udalekuak)

  • Foto del escritor: Artzentales Kulturala
    Artzentales Kulturala
  • 15 jun 2020
  • 1 Min. de lectura

Honen bidez,  Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak abian jarri duen egitasmo  bati buruzko informazioa bidaltzen dizuet zuen udalerrietako sareetan zabal dezazuen. UDA ENKARTERRI 2020 (udalekuak).

Aurten, Covid-19ak eragindako egoera dela eta, ohiko udalekuak bertan behera utzi ziren. Baina, denbora aurrera joan ahala baldintzak hobetu direnez, 3. fasean udalekuak baimendu dituzte hainbat segurtasun eta prebentzio neurriak beteta, jakina.  Mankomunitateak egoera honek ekar lezakeen hainbat arazo  ikusita;  alde batetik,  ikasleek euskaren erabileran izan dezaketen galera eta bestetik,  familia kontziliazioan dauden zailtasunak, UDA ENKARTERRI 2020 (udalekuak) programa jarri du abian. Jarduerak oso bestelakoak izango dira eta ahal den neurrian aire zabalean izango dira. Ez da autobus zerbitzurik egongo eta bost gune izango dira (Balmaseda, Karrantza, Sodupe, Sopuerta eta Zalla). Gurasoek eraman beharko dituzte umeak leku horietara. Matrikula on-line baino ez da izango eta astelehenean bertan, ekainak 15, hasiko da epea. Dena den, informazio gehiago web orrian agertuko da UDA ENKARTERRI 2020 atalean.

Mila esker eta asteburu ona izan





Comments


Izena eman gure email-zerrendan
inscribete en nuestra lista de email

Mil esker!

© 2020 Artzentalesko Udalaren aisialdi eta denbora libre zerbitzuk / Serbicios de ocio y tiempo libre del Ayuntamiento de Artzentales

bottom of page